Zerbitzuak

Bideo-atezain eta atezain automatikoen instalazioa

Marka askotako bideo-atezainak eta atezain automatikoak instalatu eta konpontzen ditugu. Are gehiago, Josetxu Montejo, Comelit-en (sektorean garrantzi handia duen marka) zerbitzu tekniko ofiziala da.

 

josetxu_montejo_portero_automático          josetxu_montejo_videoportero

Sarbide-kontrolen instalazioa

Sarbideak kontrolatzen dituzten sistemak instalatzen ditugu: giltzak, giltza-elektronikak, txartelak, biometrikoak (adibidez, hatz-marka bidezko sarbidea), zenbakizko teklatuak, etab-ekin funtzionatzen direnak. Josetxu Montejon, zure beharrei gehien egokitzen den, eta zure aurrekontuari hobeki erantzuten duen sistema zein den topatzen lagunduko dizugu.

josetxu-montejo-control-acceso-huella

Telebista zirkuito itxien eta alarmen instalazioa

Zure etxean, lokalean edota enpresaren segurtasuna handitzeko, telebista zirkuituak instalatzen ditugu: horrela, eguneko 24 orduetan, zure ordenagailutik edo zure smartphone-tik, gertatzen ari dena ikus dezakezu. Alarmak jotzen baldin badu, telefono-dei baten bidez jakinaraziko dizute eta telefonoan edo ordenagailuan gertatzen ari dena ikusi dezakezu; horrela, lapurreta bat den edo alarma-faltsu bat den jakin dezakezu (abisu faltsu bat izanez gero, alarma zure smartphone-tik berrarmatzeko aukera daukazu).

josetxu_montejo_camara Josetxu_montejo_camara-cctv

Mugimendu-sentsoreak

Josetxu Montejon, mugimendu-sentsoreen instalazioa kontratatzeko aukera ematen dizugu.

josetxu-montejo-detector-movimiento

Irekitzeak

Ixte eta segurtasun sistemak ez ezik, Josetxu Montejon, irekitzetan ere adituak gara. Zure etxe edo kotxeko giltzak galdu dituzu? Barruan ahaztu dituzu? Edo giltzak lapurtu dizkizute? Ez zaitez kezkatu, ziur zer edo zer egin dezakegula laguntzeko.

Elektrizitate-instalazio ertainak

Elektrizitate-instalazio ertainak egiteko aintzakotzat har gaitzakezu: entxufeak, pultsadoreak, eskailera-erlojuak, lanparak, bonbilak… 

Josetxu Montejon, zure etxeko funtzionaltasunean eta segurtasunean pentsatzen dugu. Dei gaitzazu eta atseginez, aholkatu eta lagunduko zaitugu.